Etiquetas

martes, 4 de diciembre de 2012

Olentzerori gutuna!

Olentzerori gutuna idatziko diote gure umeek datorren abenduaren 14ean. Egun horretan, goiz osoa emango dugu haurrek hainbeste maite duten Olentzerori gutunak idazten. Denok batera, postal politak sortuko ditugu, koloretsuak, eta oparien zain, Olentzeroren etorrera itxarongo dugu gogo handiz. Gurasoak ere gonbidatuta daude egun honetan parte hartzera. Eskerrik asko guztioi aldez aurretik!

Hona hemen postaletako batzuk, bideoak eta hainbat ohar:


  • Abenduak 14: "Olentzerori postal eguna". Gurasoen parte hartzea eskatzen dugu,








Gabonak munduan!

Gabonetaz ari gara aspalditik. Hemen, Euskal Herrian, gure ohiturak ditugu, baina gaur egun, ezin dugu ukatu beste kulturen presentzia Euskal Herrian, beraz, nola bizitzen dira gabonak munduko toki ezberdinetan? Zuhaitzik badago? Olentzero etortzen omen zaie haien etxera, edo Papa Noel-ek edo Santa Claus-ek egiten dute bere lana Euskal Herritik kanpo?

Kontu hauei buruzkoak jakiteko, hona hemen link interesgarri batzuk:

Gabonak Euskal herrian, eta hemendik at?

Gabonak munduan

La Navidad en el mundo, cómo se celebra?









Gabon kantak!

Gabonekin jarraitzeko, hona hemen tradiziozko hainbat kanta, umeen oso gustokoak! Klasean ikasi egiten dituzte, eta hona hemen horietako batzuk! Hainbat bideo lortu ditugu, beraz hemen uzten dizkizuegu:




DIN DAN DON

Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion!
gabonak, din-dan, don!

Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion, Gabonak Gabon!

Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo batean dago, lastoen gainean.
Aingeruak kanta, artzain onak dantzan,
Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza!
Astoak, ja-ja-ja! Idiak, mu-mu-mu!
estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu.
Antxon eta Peru, artzain buruzuri,
izarrari jarraika biak datoz arinka.
Menditik barrena, haurtxoarengana,
artzain bakoitzak darama arkumetxo bana.



HATOR, HATOR

Hator, hator mutil etxera 
gaztaina ximelak jatera, 
Gabon gaua ospatutzeko 
aitaren eta amaren ondoan. 
Ikusiko duk aita barrezka 
amaren poz ta atseginez. 

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. 
Gaztainak erre artean, 
gaztainak erre artean, 
txipli txapla, pum! 

Gabon gaua pozik igaro daigun.



GABONAK HELTZEAR DAUDE!


DIN DON DAN, DIN DON DAN, GABONAK DIRA!

Gabonetan, Txuri-Urdinera!

Gabonetan, urtero egiten dugun moduan, Txuri-Urdinera joango gara patinatzera gure Haur Hezkuntzako ikasleekin. Ohitura izan dugu 3 urtez, eta aurten berriro joango gara. Haurrei asko gustatzen zaie patinatzea, nahiz eta haietako askok lurrean denborarik gehiena pasatu, baina primeran pasatzen dute, hori badakigu. Beraz, hemen uzten dizkizuet lekuari buruzko hainbat informazio mota, bere helbide elektronikoa eta hainbat argazki. 

Ordutegia eta plana honakoak izango dira:
  • 8:30 -> Autobusa hartu, herriko autobus geltokian.
  • 10:00 -> Txuri-Urdinen patinatzera sartu.
  • 13:30 -> Bazkaldu, bokadilloa.
  • 15:30 -> Bueltatu autobusez.
  • 16:30 -> Herrira ailegatu.







Kokapena:





"Eskulan Eguna", Gabonak hemen daude!

Datorren ostegunean, abenduak 6, eskulangintza tailerra antolatuko dugu gure ikastetxeko zentroan. Jakina da haurrei, batez ere txikitxoei, eskulanak egitea, marraztea eta aurpegia margotzea asko gustatzen zaiela, eta horregatik, Gabonak heltzear daudenez, egun osoko jaialdia antolatuko dugu. "Eskulan Eguna" deitu diogu, eta gure lema "Margoak hartu, Gabonak agertu!" izango da. Bertan txotxongiloak, marrazkiak, gabonetako dekorazioa, karetak, maskarak eta gauza gehiago egiteko aukera izango dute gure haurrek, haien gurasoekin  batera. Hemen dituzue pasaden urteko argazki batzuk.









Animatu zaitezte, ondo pasatuko dugu!

GABONETAKO ZUHAITZA!

Gabonak, urteko garairik politena haur gehienentzat. Opariak, eskulanak, familia elkarrekin, Olentzero, eta.. Gabonetako zuhaitza! Asko gustatzen zaie umeei etxea dekoratzea, eta batez ere zuhaitza jartzea. Denetarik jartzen dute honen dekorazioan: bolatxoak, irudiak, Olentzeroren argazkiak, postalak, izarrak, aingerutxoak, ... Baina nola dekoratzen da benetan gabonetako zuhaitz bat? Hala hemen nahaste borrastea!



Laguntza pixka bat eskaintzeko, hemen duzue Gabonetako zuhaitzei buruzko informazio polita, ipuintxo bat eta bideo lagungarri bat!









GABONAK HEMEN DAUDE!

Abendua heldu zaigu jada! Eta berarekin negua eta gure haurrek hainbeste maite dituzten.. GABONAK! Bai, Gabonak heltzear ditugu, eta umeek bene-benetan gogoko dituzte. Etxea dekoratu egiten dute, postalak idazten dituzte, marrazkiak egin ere eta opariak heltzen dira, Olentzeroren eskuetatik.

Olentzero euskal haurrentzako pertsonaia oso inportantea den heinean, bere kantetako bat proposatuko dugu honakoan, aurrera Olentzero!




TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON - OLENTZEROREN KANTA

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera
Aditu duenenan
Jesus jaio dela
lasterka etorriko da
Berri ona ematera.

Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoekin.

Olentzero guria 
ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu 
hamar txerri gazte 
saieski ta solomo 
majina bat heste 
Jesus jaio da eta 
kontsola zaitezte 

Olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia
Bai urde tripa handia!

Horra, horra...