Olentzerori gutuna idatziko diote gure umeek datorren abenduaren 14ean. Egun horretan, goiz osoa emango dugu haurrek hainbeste maite duten Olentzerori gutunak idazten. Denok batera, postal politak sortuko ditugu, koloretsuak, eta oparien zain, Olentzeroren etorrera itxarongo dugu gogo handiz. Gurasoak ere gonbidatuta daude egun honetan parte hartzera. Eskerrik asko guztioi aldez aurretik!
Hona hemen postaletako batzuk, bideoak eta hainbat ohar:
Abenduak 14: "Olentzerori postal eguna". Gurasoen parte hartzea eskatzen dugu,
Gabonetaz ari gara aspalditik. Hemen, Euskal Herrian, gure ohiturak ditugu, baina gaur egun, ezin dugu ukatu beste kulturen presentzia Euskal Herrian, beraz, nola bizitzen dira gabonak munduko toki ezberdinetan? Zuhaitzik badago? Olentzero etortzen omen zaie haien etxera, edo Papa Noel-ek edo Santa Claus-ek egiten dute bere lana Euskal Herritik kanpo?
Kontu hauei buruzkoak jakiteko, hona hemen link interesgarri batzuk:
Gabonekin jarraitzeko, hona hemen tradiziozko hainbat kanta, umeen oso gustokoak! Klasean ikasi egiten dituzte, eta hona hemen horietako batzuk! Hainbat bideo lortu ditugu, beraz hemen uzten dizkizuegu:
DIN DAN DON
Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion!
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion, Gabonak Gabon!
Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo batean dago, lastoen gainean.
Aingeruak kanta, artzain onak dantzan,
Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza!
Astoak, ja-ja-ja! Idiak, mu-mu-mu!
estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu.
Antxon eta Peru, artzain buruzuri,
izarrari jarraika biak datoz arinka.
Menditik barrena, haurtxoarengana,
artzain bakoitzak darama arkumetxo bana.
HATOR, HATOR
Hator, hator mutil etxera gaztaina ximelak jatera, Gabon gaua ospatutzeko aitaren eta amaren ondoan. Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean, txipli txapla, pum!
Gabonetan, urtero egiten dugun moduan, Txuri-Urdinera joango gara patinatzera gure Haur Hezkuntzako ikasleekin. Ohitura izan dugu 3 urtez, eta aurten berriro joango gara. Haurrei asko gustatzen zaie patinatzea, nahiz eta haietako askok lurrean denborarik gehiena pasatu, baina primeran pasatzen dute, hori badakigu. Beraz, hemen uzten dizkizuet lekuari buruzko hainbat informazio mota, bere helbide elektronikoa eta hainbat argazki.
Ordutegia eta plana honakoak izango dira:
8:30 -> Autobusa hartu, herriko autobus geltokian.
Datorren ostegunean, abenduak 6, eskulangintza tailerra antolatuko dugu gure ikastetxeko zentroan. Jakina da haurrei, batez ere txikitxoei, eskulanak egitea, marraztea eta aurpegia margotzea asko gustatzen zaiela, eta horregatik, Gabonak heltzear daudenez, egun osoko jaialdia antolatuko dugu. "Eskulan Eguna" deitu diogu, eta gure lema "Margoak hartu, Gabonak agertu!" izango da. Bertan txotxongiloak, marrazkiak, gabonetako dekorazioa, karetak, maskarak eta gauza gehiago egiteko aukera izango dute gure haurrek, haien gurasoekin batera. Hemen dituzue pasaden urteko argazki batzuk.
Gabonak, urteko garairik politena haur gehienentzat. Opariak, eskulanak, familia elkarrekin, Olentzero, eta.. Gabonetako zuhaitza! Asko gustatzen zaie umeei etxea dekoratzea, eta batez ere zuhaitza jartzea. Denetarik jartzen dute honen dekorazioan: bolatxoak, irudiak, Olentzeroren argazkiak, postalak, izarrak, aingerutxoak, ... Baina nola dekoratzen da benetan gabonetako zuhaitz bat? Hala hemen nahaste borrastea!
Laguntza pixka bat eskaintzeko, hemen duzue Gabonetako zuhaitzei buruzko informazio polita, ipuintxo bat eta bideo lagungarri bat!